XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kukuari

Kukua entzuna naiz garboso lenguan,
ez nion antzik eman zer zeukan goguan.
Aprikatik bidaia egin du eguan,
ai zeiñen apaiña ta bizkorra daguan!

Erakutsi izan du makiña bat truku,
ta mendekuarekin portatzen da trapu.
Asko engaiñatuaz kantatzen du ku-ku,
iru illabetean au du bizi-leku.

Aprikan daramaki geiengo bizia,
ori zer turista dan dago ikusia.
Udaberria dauka berak berexia,
ta orain moldatzen du Europa guzia.

Bera paketsu eta txiroari gerra,
orra nola dabillen turista alperra:
besteari ipiñi lan asko ta lerra,
zitalak prestutzeko ejenplo ederra.

Txantxangorria eta geiago ere bai,
kabia nun daukaten lenbailen jakin nai.
Besteri lana jarri, berarentzako jai,
mendekoa zigortu, ortarako da gai.

Ni iñoiz ez naiz irten kukuaren alde,
arrazoi zeiñek daukan nai diotet galde.
Arraultza uzten die, beste gabe alde,
txantxangorri gaixoak lanean debalde.